'Irish Times' egunkariaren editoriala: "Euskal presoak"

 Gaurko egunkarian, argudiatu du Espainia indultua ematera behartuta ez badago ere, irizpide judizialen gainetik, "jakinduria politikoak" egon beharko lukeela argudiatu du.

2012ko abuztuaren 29a
19:16
Entzun

Irish Times Irlandako egunkariak euskal presoen egoerari buruzko editoriala argitaratu du gaurko zenbakian. Azpimarratu du ETAk su-etena iragarri eta urtebetera eta azken atentatua izan eta bi urtera euskal presoek ez dutela aske izateko itxaropenik, eta argudiatu du irizpide judizialen gainetik "jakinduria politikoak" egon beharko lukeela, Espainia indultua ematera behartuta ez badago ere.

Egunkariak dio Irlandarekin alderatzea engainagarria izan daitekeela, presoak askatzea negoziazioan jasotako pauso bat zelako. Gaineratu du ETAk antzeko prozesuak negoziatzeko bidea "oztopatu" izan duela iraganean. Hala ere, nabarmendu du Irlandako esperientzia balekoa izan daitekeela, eta han kaleratutako preso gehienek ez zutela berriro armarik hartu eta haiek kaleratzeak bakea sendotu zuela.

Editorialak dioenez, PPko agintarien artean ez dago argi mendekuaren eta justiziaren arteko marra, eta Josu Uribetxebarriaren kasua aipatu du. Era beran, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren aurka ari direla dio, eta Parot doktrina legez kanpokoa dela gogorarazi. "Adorea eta duintasuna behar da", dio editorialak, eta jarrera malguagoa eskatu dio Espainiako Gobernuari, ETAko presoei dagokienez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.