Iritsi da Brian Currin Euskal Herrira

Baionako unibertsitatean egingo dute Bake Foruma, etzi, Foro Sozialaren gomendioak ardatz hartuta. Bake Bideak, Lokarrik eta Paue-Aturrialdeko unibertsitateak antolatu dute, eta egitaraua aurkeztu dute gaur.

2014ko otsailaren 27a
14:01
Entzun

Brian Currin izango da etzi Baionako hitzorduan parte hartuko dutenetako bat, eta gaur bertan iritsiko da Euskal Herrira. Aurkeztu dute Bake Forumeko egitaraua. Larunbat goizean egingo dute, eta Foro Sozialaren gomendioak izango ditu ardatz. Baionako unibertsitatean egingo dute, Bake Bideak, Lokarrik eta Paue-Aturrialdeko unibertsitateak antolatuta. Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideek parte hartuko dute bertan.

Honako hau izango da:

09:00-09:15: Parte hartzaileen harrera; Baionako fakultateko dekano Christian Labennek ongietorria egingo die. Bake Bidearen eta Lokarriren ongietorri hitzaldiak.

09:15-09:45: Gomendioen sortzea
- Brian Currin: Gomendioen definizioaren testuingurua (Abokatua eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea)
- Veronique Dudouet: Gomendioen osatzearen metodologia (Gatazken konponketan doktorea (Bradford, Erresuma Batua) eta Berghof Fundazioko kidea)

09:45-11:15: Gomendioen edukia
- Moderatzailea: Emilie Matignon, zuzenbidean doktorea eta ikerlaria
- Parte hartzaileak:
Silvia Casale: Presoak eta gatazken konponbidea (Kriminologian doktorea (Yale, AEB) eta Nazioarteko Harreman Taldeko kidea).
Pierre Hazan: Justizia trantsizionala, egia eta berradiskidetzea (Genevako Unibertsitateko irakaslea eta Nazioarteko Harreman Taldeko kidea)
Aaro Suonio: Desarmatze, desmobilizazio eta integrazio prozesua (Nazioarteko segurtasunaren eta krisien kudeaketan aditua eta Ipar Irlandako Desarmatzearen Komisioaren gabinete burua)

  09:45-10:30: Mahaingurua
  10:30-11:15: Publikoaren idatzizko galderei erantzuna

11:15-11:30: Atsedenaldia
11:30-13:00: Gomendioen aplikazioa
- Moderatzailea: Magalie Besse, doktoregaia eta Baionako fakultateko irakaslea
- Parte hartzaileak:
Henri D'Uhalt (Paueko Dei Auzitegiko epaile ohia eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea)
Anaiz Funosas (Bake Bideko kidea)
Raymond Kendall (Interpoleko idazkari nagusi ohia eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea)
Paul Rios (Lokarriren koordinatzailea)

  11:30-12:15: Mahai ingurua
  12:15-13:00: Publikoaren idatzizko galderei erantzuna

13:00- 13:30: Sintesia. Jean Pierre Massias, zuzenbide publikoko irakaslea eta Justizia Trantsizionalaren Elkarte Frankofonoaren lehendakaria

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.