Bilboko Aste Nagusia

Iritsi da Marijaia

Askapeña konpartsako Ane Ortizek zuzia piztuta hasi dira jaiak Bilbon. Errefuxiatuen aldeko pregoia egin du Nati Ovelleirok, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideak. Gaurtik datorren igandera bitartean, ekitaldi ugari izango dira Bilbon.

Marijaia Arriagako balkoian. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 19a
07:45
Entzun

Jendetza bildu da arratsaldean Bilboko Arriaga plazan, Marijaiaren iritsiera ikusi eta Bilboko jaiei hasiera emateko. Nati Ovelleirok Kataluniako herria aipatuz hasi du pregoia.

Errefuxiatu eta etorkinei harrera egiteko mezua zabaldu du pregoian: "Berdin da jatorria eta azala, besoak zabalik Marijaia bezala", esan du; elkartasunaren aldeko hitzak ere esan ditu: "Biba elkartasuna! Behera hesiak!".

Bukaeran, publikoarekin batera kantatu du. Aurretik, paperak banatu dituzte publikoaren artean, denek batera honako bertso hau kantatzeko: "Senegal, Siria, Ekuador/ Nigeria, El Salvador/ Bilbon denontzat dago tokia/ ez da ilegala inor!".

Gaurtik datorren igandera bitartean, ekitaldi ugari izango dira Bilbon: konpartsek 529 jarduera prestatu dituzte, eta udalak, berriz, 400 ekitalditik gora. Kataluniako atentatua dela eta, segurtasun neurriak zorroztu dituzte Bilbon: polizia gehiago ibiliko direla esan du Ertzaintzak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.