Arraunlariekin iritsi da 15:30ean Baionako kaira Olentzero. Trikitilariek egin diote ongi etorria eta ikastolako haurrek kantatu egin dute. Marrazkiak ere eman dizkiote. Astoaren eta astozainaren laguntzarekin hiriburuko kaleetan barrena ibili da ondoren, Mari Domingirekin batera. Euskal museoan bukatu du ibilbidea. Leihotik agurtu ditu han bildutakoak 17:00etan, eta goxokiak banatu ditu.
Ikazkina Bilbora bihar helduko da; Moyua plazatik abiatuko da desfilea, 18;45ean. Gasteizen etzi izango da desfilea, 18:00etan Iparralde gizarte etxetik aterako da. Iruñean eta Donostian ere ordu berean irtengo dira etzi, Iturralde eta Suit kaletik, eta Bulebarretik hurrenez hurren.