EUSKAL HERRIA

Iritzi artikulu bat argitaratzeagatik inputatu eta deitu dute deklaratzera Iñaki Soto 'Gara'-ko zuzendaria

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du, "terrorismoa goratzea" egotzita, bere egunkarian Bilboko alde zaharreko bizilagun batzuen artikulu bat plazaratzeagatik. Horiek ere auzipetuta daude.

2012ko abenduaren 19a
17:01
Entzun

Iñaki Soto Gara-ko zuzendariak Espainiako Auzitegi Nazionaletik ateratakoan jakinarazi duenez, abuztuan egunkari horretan argitaratu zen gutun bategatik auzipetu du Eloy Velasco epaileak. Gutuna sei lagunek izenpetu zuten eta horiek ere inputatuta daude. Euren deklarazioetan artikuluan dagoenaren ardura bere gain hartu dute horiek.

Epaileak terrorismoa goratzea leporatzen dio Sotori. Horrek, ordea, garbi esan du ez duela horrek zentzurik: "Nire lana adierazpen askatasuna bermatzea da, ez epaitzea". Sotok gaineratu du bere ustez gutun horrek "maitasuna" duela hizpide. "Eraso bezala ikusten dutenak gorrototik ari dira. Eta gorrotoan oinarritzen den justizia ez da justizia". 

Epaileak gutuna nola argitartu zen jakin nahi izan du bere galderetan, ardura postuetan daudenen izenak eskatuz, baina Sotok bere gain hartu du horren ardura, eta gaineratu du ezinezkoa zaiolal eduki guztia kontrolatzea. Fiskaltzak bultzatu du auzia. Terrorismoa goratzeagatik bi urtera arteko espetxe zigorra jaso dezake.

Iragan ostiralekoa zen Sotoren zitazioa, eta bertan ez zuten zehaztu zein ekintzak eragin ahal izan duen Sotori delitu hori leporatzea. Horregatik indefentsioa argudiatu du Sotok. Abokatuarekin deklaratu du. Zitazioan ohartarazi zioten "derrigorrez" joan behar zuela deklaratzera, bestela bere aurkako neurriak hartuko zituztela esanda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.