Azkenean, Colette Capdevielle diputatuaren lurralde elkargoei buruzko aldaketa atzera bota du Gilles Carrez Frantziako Finantza Batzordeko presidenteak, Frantziako Konstituzioko 40. artikuluan oinarrituta. Hots, gastu gehiago sortuko lituzkeela ondorioztaturik, ez du onartu aldaketa. Alta, duela egun batzuk, finantza gastuei doakienez ez zuen oztoporik ikusi.
"Zentsura kezkagarria" salatu du diputatu sozialistak. Bere keinuaren esplikazioa diputatuen aitzinean azaltzea exijitu diote Carrezi. Hain zuzen, Capdevielleren aldaketa ez da 40. artikuluaren aitzakiarekin baztertua izan den aldaketa bakarra.
Asteartean hasi ziren diputatuak deszentralizazio erreformaz eztabaidatzen.