komuNIKABIDEAK

Irrati kateen emankizunak bertan behera uzteko erabakia "oinarririk gabekoa" dela dio Euskalerria irratiak

Nafarroako Gobernuak hilaren 30a baino lehen emisioak eteteko agindua eman zien Euskadi Irratiari, Radio Euskadiri eta Euskalerria irratiari, haien frekuentziek Noaingo aireportuko aire segurtasuna "arriskuan" jartzen dutela argudiatuta.

2009ko ekainaren 23a
16:15
Entzun
Nafarroako Gobernuak legeak jaso gabeko hainbat irrati kateen emankizunak bertan behera uzteko erabakia "oinarririk gabekoa" dela salatu du Euskalerria irratiak. Gainera, horrek Gobernuaren "seriotasun eta objektibitate eza" agerian uzten duela adierazi du irrati horrek.



Izan ere, Nafarroako Gobernuaren aldetik emisioak eteteko agindua jaso zuten Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta irrati emankizunak euskara hutsean Iruñerrian eskaintzen dituen Euskalerria irratiak. Horien frekuentziek Noaingo aireportuko (Nafarroa) aire segurtasuna "arriskuan" jartzen dutela adierazi du Gobernuak. Uhinen arloa ez da Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa.

Hilaren 30a baino lehen emankizunak bertan behera utzi beharko dituzte aipatutako hiru irratiek. Horren aurrean, hilaren 19an irrati-lizentzia bat eskatu zion Euskalerria irratiak Espainiako Industria Ministerioari, Nafarroako Gobernuak emititzeko gaitasuna ematen duen baimena behin eta berriz ukatu ondoren.

AENAko instalazioei eragindako interferentzien eta Euskalerria Irratiaren emisioen artean "ez dago inolako loturarik", Euskalerria irratiaren arabera. "Are gehiago, hainbat ikuskapen eginak ditu Espainiako Industria Ministerioaren mendean dagoen Nafarroako Telekomunikazioetako Buruak eta horietan guztietan egiaztatu da gure komunikabidearen emisioak ez zirela interferentzien eragileak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.