ETAk hilaren 14an Legutianon (Araba) Guardia Zibilaren kuartelaren kontra egindako atentatuaren ondorioz zaurituta erietxera eraman zituzten hiru lagunek irten dute dagoeneko bertatik, gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
A.M.D.-k (35 urteko gizonezko guardia zibila) atzo utzi zuen Txagorritxu Gasteizko erietxea. Sabeleko traumatismoa izan zuen atentatuan.
Gaur irten dute ospitaletik beste biek, Santiagotik -hau ere Gasteizen dago-: FJ.C.F.-k (41 urteko gizonezko guardia zibila) eta E.M.C.-k (34 urte, FJ.C.F.-ren emaztea). Bertebra bat hautsi zuen aurrenak, eta bigarrenak belaun batean kolpeak izan zituen.
Atentatuan guardia zibil bat hil zuen ETAk: Juan Manuel Piñuel (41 urte).
Polizia operazioa
Irten dute erietxetik Legutianoko atentatuan zauritu zituzten denek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu