Irudia. Donostia. MARMOKAK AHT-aREN AURKA
Marmoken kalejira antolatu du Mugitu! abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako taldeak; atzo aurkeztu zuten ekitaldia, Donostian. Igandean protestatuko dute, Donostiako hondartzetan. 11:30ean abiatuko da kalejira, Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzatik, AHTrik EZ! lelopean. Patxi Lopezen gobernuak AHTaren gaian erabilitako politika «txikitzaileak» salatzea du xede. «Jaurlaritzak hainbat arlotan mozketak egin ditu, baina AHTaren obrak azkartzeko ez du arazorik izan», salatu du Mugitu!-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu