Irudia. Loiu. Spanairreko langileak itxialdian
Spanair hegazkin konpainiak jarduera bertan behera utzi izana salatzeko, itxialdian daude konpainiak Loiuko aireportuan dituen 70 langileak. Enpresak izandako jokabidea gaitzetsi, eta kezka azaldu dute beren etorkizunarekin. Gaur ere elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan, aireportuan.Spanairren itxiera dela eta, Vueling konpainiak iragarri du Loiutik Bartzelonara eskaintzen dituen hegaldien maiztasuna handituko duela martxotik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu