Irudia
Baiona LARUNBATEAN ORDIZIARA JOATEKO DEIA
Nazioen Munduak antolatuta, larunbatean autodeterminazioaren aldeko jaialdia egingo dute Ordizian, Gipuzkoan. Lehengo larunbatean Miramarren egin zuten aurkezpena, eta bertan parte hartu zutenek, bideo baten bitartez, Ordiziara joateko deia egiten dute, besteak beste, honakoek: Carlos Garaikoetxeak (lehendakari ohia), Mertxe Colinak (AB), Eñaut Elorrietak (abeslaria) Andoni Egañak eta Amets Arzallusek (bertsolariak) eta Mikel Labakak (futbolaria).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu