Iruñea eta Baiona 50 urtez senidetuta

Ekitaldia egin dute udaletxean, Yolanda Barcina eta Jean Grenet alkateak buru zirela.

2010eko uztailaren 9a
16:45
Entzun
Urteroko senidetze ekitaldia egin dute gaur Iruñeko eta Baionako udalek. Aurtengoa pixka bat berezia izan da, ordea, senidetzearen 50. urtea dutelako. Yolanda Barcina Iruñeko alkatea eta Jean Grenet Baionako auzapeza izan dira udaletxeko agerraldiko buruak -argazkian ekitaldiko une bat-.

Harreraren ondotik, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak dantzatu egin du Udaletxe plazan.

Grenetek adierazi du Iruñeko sanferminak "inspirazio iturri" izan direla Baionako festentzat -1932an sortu ziren hauek-, eta euren jaietako jantziak jarri ditu adibide gisa, kolore zuri-gorria dutelako.

1960ko ekainaren 19an sinatu zuten akordioa bi udalek. Iruña 1980tik Yamaguchirekin (Japonia), 1992tik Padernbornekin (Alemania) eta 2001etik Pamplonarekin (Kolonbia) ere senidetuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.