Renferen trenbideari eraso diote bart Nafarroan, eta, ondorioz, zerbitzua eten dute goiz osoan Iruñea eta Castejon artean. Arratsaldean berriz berrezarri dute tren zerbitzua. Zehazki,kontrapisuak moztu dituzte bi lekutan eta katenariak tentsioa galdu du; ondorioz, trenak ezin ibilita geratu dira. Renfeko iturriek agertu dutenez, 23:05 aldera Artederreta eta Garinoain artean hondatu dituzte kontrapisuak(149,8 puntu kilometrikoan) eta 01:38 aldera Villafranca eta Martzilla artean (108,6 puntu kilometrikoan).
Arestian aipatu bezala, Iruñea eta Castejon artean ez da trenik ibili goiz osoan. Arratsaldean berrezarri dute zerbitzua matxurak konpondu ostean. Bitartean, eskualde zerbitzuetako trenak erabiltzen dituzten bidaiariak zein Iruñea Madrilekin lotzen duen Altaria trenekoak autobusez garraitzen aritu dira. Bartzelona eta Irun lotzen dituen trenari ere eragin dio erasoak, eta kasu horretan, Errioxara (Espainiara) bideratu dute Gipuzkoara handik sartzeko. Guztira 500 bat laguni sortu dizkie trabak sabotajeak.
"Iruzurrari erantzuteko
Sos Nafarroak jakinarazi du bart gauean, 23:00ak aldera, dei anonimo bat jaso dutelaberehala "Altsasu eta Tutera artean"trenbideari eraso egingo ziotela iragarriz. Erasoa "hauteskundeetako iruzurrari" erantzuteko egingo zutela nabarmendu du.
Iruñea eta Castejon arteko tren zerbitzua berrezarri dute arratsaldean
Katenarietako kontrapisuak moztu dituzte bart Renferen trenbideko bi lekutan: Artederreta eta Garinoain artean, eta Villafranca eta Martzilla arteko zatian. Erasoek 500 bat bidaiariri sortu dizkiete arazoak. "Hauteskundeetako iruzurrari erantzuteko" egin dutela erasoa agertu du bart Sos Nafarroara deitu duen pertsona batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu