Osasuna

Iruñean 61 legionela kasu atzeman dituzte orain arte Nafarroako osasun agintariek jakinarazi dutenez

Nafarroako Osasun arduradunek jakinarazi dutenez, orain arte 61 legionela kasu atzeman dituzte Iruñean. Kaltetuen artean 31 hainbat erietxetan daude ospitaleratuta eta horietako bat dago larri.

2006ko ekainaren 3a
18:40
Entzun
Legionelak eragindako pneumoniak jota 61 pertsona daude oraingoz Iruñean. Kaltetuetako 31 ospitaleratuta daude, 20 Nafarroako Ospitalean, bederatzi Bideko Ama Birjina Ospitalean eta bi Klinika Unibertsitarioan. Antza denez, guztiek onera egin dute azken orduetan emakume batek izan ezik. 64 urteko emakume hau zainketa berezien gelan dute arriskutik kanpo bada ere.

Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Bigarren Zabalgunean hamahiru pertsona kutsatu zirela legionella pneumophila izeneko mikroorganismoarekin. Auzo horretako bederatzi eraikinetako hozte dorreak aztertzen ari dira teknikariak, bakterioa non den zehazteko.

Osasun Saileko arduradunek, lasaitasunerako deia egin dute gaur berriro ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.