Iruñean gizonezko bat atxilotu dute, 14 urteko semeari ustez eraso eragiteagatik

2007ko martxoaren 26a
18:08
Entzun
Iruñeko Udaltzaingoak 46 urteko gizonezko bat atzeman zuen larunbatean Donibane auzoan, ustez jo egin zuelako 14 urteko semea eta tratu txarrak ere eragin zizkiolako.

Gizonezkoak etxeko ate denak itxiak zituen (semeen logelakoa izan ezik), 12 eta 14 urteko bi seme-alabak ez irekitzeko moduan. Bere baimena behar zuten nonbaitera sartzeko. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, semea sukaldeko sarraila hausten saiatu zen, arrebak eta biek afaltzeko, eta aitak orduak kolpeak eman zizkion gorputz osoan. Udaltzainak azaldu zirenean, seme horrek, kolpeak ez ezik, antsietate zantzuak eta urduritasuna zituela ikusi zuten.

Epaileen aginduaren arabera, gizonezkoak orain ezin du seme-alabengandik 50 metro baino gertuago egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.