Gaur jakin denez, igande goizean emakume bat bortxatu zuten Iruñean, Biurdana parkearen inguruan. Emakumeak salatu duenez, goizaldeko 08:00etan izan zen erasoa, eta bi gizonek burutu zuten. Emakumea korrika egitera joana zen bi horiek erasotu zutenean.
Salaketa jarri ostean, Espainiako Polizia gertatutakoa ikertzen ari dira. Lagunatza eske Donibane eta Sanduzelai auzoetan bizilagunek kartelak paratu dituzte kalean, herritarrei ezer ikusi bazuten udaltzainei jakinarazteko eskatuz. Sare sozialetan ere zabaldu da laguntzarako deia.