Sanferminak78gogoan plataformak, Iruñeko peñek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) deituta, hilaren 8an manifestazioa egingo dute Iruñean, 20:30ean, zezen-plazatik irtenda, Utzi bakean gure jaiak! Utzi bakean Euskal Herria! lelopean. Sanferminetako bigarren eguna izango da, Espainiako Poliziak han German Rodriguez hil zuen 32. urtemuga.
"Eraso harekin bidali nahi izan zen mezua argia zen: alde batetik, jendarteak aldarrikatzen zuen aldaketa sakona ezin zen egia bihurtu, dena ongi lotuta utzi behar zen, Espainia zatitu ez zedin; bestetik, instituzioen kontrolpean ez zegoenak ezin zuen iraunkortasunik izan, ezin zuen etorkizunik izan", esan dute gaur hiru eragileek Iruñean, hedabideen aurrean. "32 urte ondoren, Nafarroako herritarren hitza isilarazten jarraitzen dute eta herri honi autodeterminazio eskubidea ukatzen diote, betiere Espaina zatituta izan ez dadin".
politika
Iruñean uztailaren 8rako manifestazioa deitu dute Sanferminak78gogoanek, Iruñeko peñak eta AAMk
'Utzi bakean gure jaiak! Utzi bakean Euskal Herria' lelopean egingo dute ekimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu