Iruñeko Alde Zaharraren Eguna ospatzen ari dira gaur, giro onean.
Astean zehar eguna ospatzerik izango zuten zalantzak egon dira, Udalak hasiera batean ez zielako baimenik eman, gaurkoa udal eta foru hauteskundeen hausnarketa eguna dela-eta. Bi parteek bilera egin zuten eta hantxe konpondu zuten arazoa. Jai soziala izan ohi da, parte zaharraren aldekoa.
Fanfarreak, erraldoiak eta buruhandiak, bazkaria eta afaria... ekitaldi ugari dago gaur Iruñeko Alde Zaharrean.
Argazkian, erraldoiak eta buruhandiak, gaur.
Iruñeko Alde Zaharrekoen festa egiten ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu