Nafarroako manifestazioak

Iruñeko eta Berriozarko manifestazioak debekatzeko erabakia berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Espainiako Gobernuko Nafarroako Ordezkaritzak Iruñeko eta Berriozarko manifestazioak debekatzeko hartutako erabakia berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Ordena publikoa aztoratuko dutelakoan eta "Batasunarekin lotura dutelako" galarazi ditu apartheidaren aurkako eta autodeterminazioaren aldeko ekitaldiak Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

2003ko abuztuaren 22a
16:53
Entzun
Bihar Berriozarren eta asteartean Iruñean apartheidaren aurka eta autodeterminazioaren alde egitekoak diren manifestazioak debekatzea erabaki zuen, aste hasieran, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak. Ekitaldi horiek "Batasunarekin lotura" zutela argudiatu zuen.

Abuztuaren 6an Donostian izandako manifestazioari egin zion erreferentzia Espainiako Gobernuko Nafarroako Ordezkaritzak erabaki hori hartzeko. Donostiako ekitaldian, ETAren aldeko oihuak izan zirela argudiatu zuen.

Era berean, manifestazioaren deialdia egin zutenak "Batasunarekin lotuta" zeudela nabarmendu zuen Espainiako Gobernuko Nafarroako Ordezkaritzak.

Manifestazio deialdia egin zutenek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu arren, Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari, eta ekitaldi horiek "Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunarekin" lotura dutela berretsi du. Halaber, istiluak gerta daitezkeela argudiatu du galarazpena berresteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.