euskal herria

Iruñeko etxe batean sutea izan da eta bi adingabe ospitalera eraman dituzte, kea arnastuta

Bart piztu da sua, Puyko Andre Maria kalean. Sutearen nondik norakoak ikertzen ari dira.

2012ko maiatzaren 23a
12:12
Entzun

Iruñeko Puyko Andre Maria kaleko etxebizitza batean sutea izan da bart, eta bi adingabe ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastuta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, eraikineko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte. Dagoeneko etxean dira.

Atzo, 23:55ak aldera, bizilagunek 112 larrialdi zerbitzuetara deitu zuten, beheko pisuetatik kea zeriola ikusita. Suhiltzaileak bertaratu egin ziren, eta gobernutik adierazi dutenez, sua segituan izan zuten kontrolpean. Dena den, etxebizitzako egongela kiskalita geratu da.

Foruzaingoa eta Udaltzaingoa sutearen nondik norakoak ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.