Euskara

Iruñeko hizkuntza paisaian urrats "emankorrak" lortu dituzte

Iruñeko euskalgintzak udalari eskatu dio euskarri berrietan euskarari "dagokion tokia" emateko. Bideoa: 'Aldatzen ari gara' ekimena (Iruñeko Euskalgintza). [youtube]http://youtu.be/00bO-NXOCcQ[/youtube]

urtzi urkizu
2014ko maiatzaren 8a
14:13
Entzun

Kontseiluaren barnean biltzen den Iruñeko euskalgintzak (AEK, EHE, IKA, NIE, Sortzen eta AET) hiriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko egiten ari den dinamikaren emaitzen berri eman du. Euskalgintzako ordezkariek nabarmendu dute "ugariak" eta "emankorrak" izan direla erdietsitako urratsak.

2012an udal arautegia aldatzea lortu zuten, sinadura bilketa bat egin ostean. "Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza paisaian euskarak eta gaztelanak presentzia berberea izanen dute", jaso zuten arautegian. Plakak, seinaleak, kartelak eta gainontzeko osagaien errotulazioak bi hizkuntzetan egitea eskatzen du arautegi horrek. Euskalgintzak iaz 'Aldatuko dugu!' kanpaina jarri zuen martxan. Iruñeko kaleetako hizkuntza paisaian izandako aldaketen berri emateko, bideo labur bat egin dute. Hala ere, ohartarazi dute erdara hutsezko izendapenak atera izan direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.