euskal herria

Iruñeko kartzela berria 2012 hasieran irekiko dute

2011ko irailaren 7a
18:41
Entzun

Iruñeko Soltxate gunean eraikitzen ari diren kartzelan bisitan izan da Espetxe Erakundeetako buru Mercedes Gallizo eta iragarri du 2012 hasieran irekiko dela kartzela berria. Guztira 1.100 pertsonentzako lekua izango du.

Espetxeak 504 gela izango ditu, bakoitzean bi pertsonentzako lekuarekin eta baita 51 gela bikoitz izango dituen Gizarteratze gune bat ere -erregimen irekian edo baldintzapeko askatasunean dauden presoentzat edo zigorra beharrean bestelako neurriak betetzen ari direnentzat-.

Gaur egungo kartzelak 240 presorentzako lekua du eta Gallizoren ustez kartzela berria "autonomia erkidegoaren beharren araberakoa"  izango da.

Salhaketaren ustez, ordea, hori ez da horrela. ekaina amaieran egindako adierazpenetan kartela berriaren aurka agertu zen talde hau "makrokartzela delako eta foru erkidegoaren beharrentzat gehiegizkoa delako". Kartzelari buruz zabaldutako "informazio eskasa" ere salatu zuen Salhaketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.