Iruñeko Kongresu Jauregiko eta Baluarte Auditorioko sarreretako idazkunak gazteleraz bakarrik daude egun. Hori zuzentzeko eta euskaraz ere jartzeko eskatu dio gaur Nafarroako Parlamentuak Gobernuari; euskarazko idazkunak gaztelerazkoen tamaina eta ikusgarritasun bera izan behar dutela zehazten du eskaerak.
Nafarroa Baik aurkeztu du proposamen hori egiten duen mozioa, eta UPNk izen ezik, Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten beste alderdi guztiek babestu dute. Hau da, aldeko 28 boto jaso ditu mozioak eta kontrako 22.
Euskara
Iruñeko Kongresu Jauregiko eta Baluarteko idazkunak euskaraz jartzeko eskatu dio Parlamentuak Sanzen Gobernuari
UPNk izan ezik, gainerako alderdi guztiek egin dute bat Nafarroa Baik aurkeztutako mozioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu