Iruñeko Nafarroa Bai koalizioko zinegotzi Txema Mauleoni isuna eta zigorra ezarri dizkiote gaur, alkoholemia proban positibo emateagatik.
Iruñeko 2. instrukzio epaileak frogatutzat eman du Mauleon alkoholaren eraginpean gidatzen aritu zela urtarrilaren 31n hiriko ziudadela inguruan udaltzainek gerarazi zutenean. Alkoholemia proba egitean, 0,70 eta 0,67 miligramo alkoholeko tasa eman zuen botatako aire litroko. Akusatuak Joanes XIII.a plazan argi gorria ez zuela errespetatu, dio, halaber, udaltzainen atestatuak.
Hala, 720 euroko isuna ordaintzera eta komunitaterako 22 lan egun egitera kondenatu du epaileak, eta, horrez gain, zinegotziari 244 egunetarako gida baimena kentzeko agindu du. Ebazpena irmoa da, eta fiskalak eskatutakoa onartu du akusatuak.
Errepideak
Iruñeko NaBaiko zinegotzi bati isuna eta zigorra ezarri dizkiote, alkoholemia proban positibo emateagatik
Txema Mauleoni 720 euroko isuna ordaintzera eta komunitaterako 22 lan egun egitera kondenatu du Iruñeko 2. instrukzio epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu