Listerosi gaitza zuen gizon bat hil egin da Iruñeko Ospitalean. Listeriosiaren bakteria, hain justu, otsailean eginiko azterketa batzuetan atzeman zuten hango sukaldeek kanpotik ekarritako lasagna batean. Nafarroako Gobernuak joan den astean esan zuen gaixoak sistema immunologia gaizki zuela, eta halako erien kasuan ez dela arraroa listerosia agertzea, jakiekin loturarik izan gabe.
Ezinegona eta alarma eragin zituen albisteak, ordea. Izan ere, adituek ez dute baztertu gaitzaren jatorria ospitaleko janarian egotea. Beste aukera bat da gizonak gaitza ospitalera iritsi aurretik izatea, eta ospitalean gaixoa ahultzen joatean listerosia garatzea.
Listerosia elikagaiek eragindako gaixotasun bortitzenetakoa eta hilkortasun tasa handia du. Tasa hori handiagoa da edadeko pertsonetan, haurdun dauden emakumeetan eta haur jaioberrietan.