Nafarroa

Iruñeko PSNko zerrendaburu izateko hautagai izango da Maite Esporrin

Udal hauteskundeetan PSNren zerrendaburu izateko aurkeztu den bakarra da, oraingoz.

Lohizune Amatria.
2014ko irailaren 16a
07:33
Entzun

Maite Esporrin Iruñeko Udaleko sozialisten eledunak, gaur jakinarazi du, PSNek udal hauteskundeetako hautagaia aukeratzeko primarietan parte hartuko duela: Iruñeko zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztu du. Maria Txibitek eta Amanda Acedok PSNko hautagai izateko hautagaitza aurkeztu ondoren hartu du Esporrinek erabakia. “Jakina da Iruñeko talde sozialistan izan dudan militantzia aktiboa. Uste dut hautagaitzarekin on egingo diedala Iruñeari eta alderdiari”. Nafarroako hiriburuak aldaketa bat “merezi” duela uste du Esporrinek, eta aldaketa sozialistek emango dutela, UPNren kudeaketa sistema “agortu” delako.

Udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko hautagaitza aurkezten lehenengoa izan da Esporrin. Baina baliteke bakarra ez izatea. Bere burua aurkeztea aztertzen ari dela jakinarazi du Javier Remirezek. Maria Txibite senatariaren taldekoa da, eta, azaldu duenez, haren alde egingo du urriaren 19an foru hauteskundeetako hautagaia aukeratzeko primarioetan. Iruñeko primarietarako, aldiz, ez dago data zehatzik. Urriaren 19an edo 30ean izan litezke bozak, eta soilik militanteek izango dute bozkatzeko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.