GARRAIOA

Iruñeko TCCko langileak, akordiorako oinarria lortzear

Langileen batzordearen gehiengoa ados jarri da Iruñerriko Mankomunitatearekin. Langileek akordioa berrestea falta da, ordea.

2014ko urtarrilaren 7a
11:58
Entzun

LAB sindikatuak izan ezik, TCC enpresako langile batzordearen gehiengoak ontzat jo du Iruñerriko autobusen auzia konpontzeko akordiorako oinarria. Enpresak dagoeneko babestu du akordio hori. Iruñerriko Mankomunitateko ordezkariekin atzo izandako bileraren ostean, akordioaren oinarriari baiezkoa eman zioten atzo langileen ordezkari gehienek.

Gaur gauean ezagutuko dute akordio horren edukia langileek, 23:00etan egingo duten batzarrean. Langileei adostasunaren xehetasunak azaldu arte horiek ez ezagutaraztea adostu zuten atzoko bilkuran.

Beste lan hitzarmen bat eskatzeko ari dira langileak protestan, eta abenduaren 16az geroztik daude greban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.