Iruñeko Udalak erabaki hori hartu eta gero, udaleko euskarazko kultur programazioaren arduradunak helegitea aurkeztu zuen epaitegian erabaki horren kontra, eta auzitegiak arrazoia eman dio. "Zalantzarik gabe, euskara koordinatzailearen bi laguntzaileek euskara jakin behar dute derrigorrean, bete behar duten lanerako ezinbestekoa delako", dio epaiak.
Ildo horretatik, auzitegiak nabarmendu du "oso zaila" egiten zaiola ulertzea "nola egin daitekeen behar bezala itzulpen bat euskara jakin gabe, nahiz eta laguntzaileen lana erabat materiala izan". Auzitegiaren epaiak jasotzen duenez, "nekez eskaini dakioke laguntza herritar bati" euskaraz ez dakien langile batek.
Hori dela eta, Iruñeko Udaleko Kultura saileko Euskara koordinatzailearen laguntzaile postua betetzeko "beharrezkoa" da euskara jakitea.
Hizkuntz eskubideak
Iruñeko Udaleko bi lanpostu betetzeko euskara jakitea beharrezkoa dela ebatzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Iruñeko Udalak 2002. urtean bi lanpostu betetzeko hartutako erabakia. Udalaren arabera, euskarazko kultur programazioa osatzeko bi lanpostuak betetzeko ez zen beharrezkoa euskararen ezagutza. Nafarroako Auzitegi Nagusiak bi lanpostu horiek betetzeko euskara jakitea "beharrezkoa" dela esan du gaur kaleratu duen epaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu