Askatasuna erakundearen arabera, Iruñeko udaltzainek bi pertsona "jipoitu" zituzten atzo. Bi lagunak aurrez Udaltzaingoaren egoitzan ordubetez egon ziren identifikatzeari uko egin ziotela-eta, eta handik libre irten ondoren, Takoneran bi udaltzainek jo egin zituzten, "modu basatian". Bi erasotuek parte sartuko dute.
Askatasunaren ustez, Iruñeko Udaltzaingoan "militarizazioa" dago, "horregatik gertatzen dira halakoak", eta horren "erantzule UPN" dela dio.
Iruñeko udaltzainek bi pertsona "jipoitu" dituela salatu du Askatasunak
Takoneran gertatu zen ustezko erasoa, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu