gizartea

Iruñerria Piztera Goaz ekimeneko hamabi kideren aurkako epaiketa urriaren 1era atzeratu dute

Espainiako Poliziako bi kidek lekuko gisara deklaratu behar zuten gaur, baina ez direnez agertu, hilabete atzeratu dute epaiketa.

2009ko irailaren 17a
16:55
Entzun
Urriaren 1era atzeratu dute Iruñerria Piztera Goaz ekimeneko hamabi kideren aurkako epaiketa, Espainiako Poliziako bi lekuko deklaratzera joan ez direlako. 2007an Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen itxiera salatzeko eserialdia egin zuten eta horretan parte hartu zuten hamabi lagun atxilotu zituzten. Fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxealdiak eskatzen ditu horientzat.

Auzipetuen aurkako epaiketa martxoan egitekoak ziren baina gaur arte atzeratu zuen epaileak. Hamabi lagunak urriaren 1ean epaituko dituztela jakinarazi dute gaur, epaiketa bigarren aldiz atzeratuz.

Epaitegiaren kanpoaldean hainbat lagun bildu dira hamabi auzipetuei babesa adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.