Igandean ospatuko da Iruñerrian Nafarroa Oinez 2010. Atzo aurkeztu zuten 6,2 kilometroko ibilbidea, eta Iruñea zeharkatzeaz gain, eskualdeko beste herri batzuetatik ere igaroko da, besteak beste, Atarrabia, Burlata, Arre eta Uharte. Bost gune izango ditu ibilbideak, adin guztietarako ekitaldiekin, eta Mikel Asiain Paz de Ziganda ikastolako kooperatibako presidenteak parte hartzera deitu du.
Jasotzen den diruarekin batxilergoa ikasteko eraikina nahi du eraiki Paz de Ziganda ikastolak. "Gure haurrak ikastolan bi urterekin sartu, eta 18rekin ateratzea nahi dugu". Gainera, igandean jasotzen duten diruaren %20 Lodosako Ibaialde ikastolarentzat izango da. "Merezi du igandean Nafarroa Oinezera joatea, guztiok gure proiektu eta ilusioekin jarraitu ahal izan dezagun", esan zuen Ana Mendizabal Ibaialdeko presidenteak.
Eguneko egitarauari dagokionez, 1. eta 2. guneak haurrei zuzenduak egongo dira, Paz de Ziganda ikastolan eta Burlatan, eta Txan Magoa, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior eta Oskorri ariko dira. 3. eta 4. guneak, berriz, gazteei zuzenduko zaizkie, eta Anorexia, Espaloian, Kerobia, Ze Esatek eta Khamul-ek kontzertua eskainiko dute, besteak beste. Bosgarren gunean hainbat dantza ikasteko aukera izango da. Ibilbidean gaiteroak, txistulariak eta txarangak ere ez dira faltako.
hezkuntza
Iruñerria prest da igandean Nafarroa Oinez ospatzeko
Iruñea eta inguruko hainbat herri zeharkatuko ditu Paz de Ziganda ikastolak prestatutako ibilbideak, eta bildutako diruaren %20 Lodosako ikastolak jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu