Gaur 20 urte, 1988ko azaroaren 7an, ireki zituen mikrofonoak Iruñerriko Euskalerria Irratiak, eta ordutik etenik gabeko ibilia egin du, parean hainbat zailtasun topatu dituen arren. Oraindik ere lizentziarik gabe jarraizen du lanean Iruñerriko euskara hutsezko irratiak.
20. urteurrena ospatzeko festa egingo dute gaur iluntzean Barañaingo auditorioan. Funtsean, zuzeneko irratsaioa izango da festa, eta gonbidatu asko eta handiak izango ditu. Besteak beste, Fermin Muguruza hirukote akustikoak, Hesianek, Cheese and Roads Ensemblek eta A-lai-kapelak jarriko dute musika; Egoitz Martinez txirrindularia eta Oier Sanjurjo Osasunako jokalaria elkarrizketatuo dituzte, eta baita Hedoi Etxarte idazlea ere. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebista aurkezle ezagunek, berriz, lehiaketa bizi-bizia egingo dute.
Komunikabideak
Iruñerriko Euskalerria Irratiak 20 urte bete ditu gaur
Ospatzeko festa egingo dute gaur iluntzean Barañaingo auditorioan. Besteak beste, Fermin Muguruzak, Hesianek, Egoi Martinez txirrindulariak eta Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebista aurkezleek parte hartuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu