Politika

Iruñerriko zazpi gazte epaituko dituzte gaur kale erasoetan parte hartzea leporatuta

12 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak bakoitzarentzat.

2010eko martxoaren 4a
19:01
Entzun
2008ko abuztutik urrira bitartean egindako zenbait sarekadetan atxilotutako zazpi gazte epaituko dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Guztiak Iruñerrikoak dira, eta kale eraso batean parte hartzea leporatzen diete AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez.

Iturri horren arabera, zazpi gazte horiek torturak jasan zituzten Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta izan zituzten bitartean, eta tratu txar horien pean egindako deklarazioak erabiliko dituzte epaiketan beren kontra.

Era berean, AAMk salatu du kale erasoan parte hartzeagatik 12 urteko espetxea eskatzen duela Fiskaltzak gazte horietako bakoitzarentzat, eta Nagore Laffafen kasuan, berriz, Jose Diego Yllanes hiltzaileari 10 urteko espetxea ezarri diotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.