Politika

Iruñetik abiatu da 18/98+ plataformaren Kaiera

Denentzako eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzea helburu duen Kaiera ekimena abian da gaur eguerditik. Zehazki, Iruñeko Gaztelu Plazan egin den ekitaldiarekin eman zaio hasiera: 18/98+ plataformak bultzatutako asmoarekin bat egin duten Patricia Amigot NUPeko irakasleak, Xabier Morras margolariak eta Fernando Armendariz Amnesty Internationaleko Nafarroako ordezkariak jendaurrean idatzi duten euren mezua. Ondoren, Gaztelu Plazara inguratu den jende saldoak izan du beren mezuak Kaieran uzteko aukera.

2005eko urriaren 15a
18:17
Entzun
Kaiera honekin Euskal Herri osoa zeharkatu nahi dute plataformako kideek, Nafarroatik hasi eta Durangon, azaroaren 12an, amaitzeko.Bihar Altsasun, Nafarroa Oinez jaian, izango da Kaieran parte hartzeko aukera, eta etzi Tafallan.

Edozein mezu, aldarrikapen edo gogoeta idatzirako tartea eskainiko dute horrela. «Pertsona orok bere eskubideak aitortuak eduki behar baditu, nola uler daitezke 18/98 eta ondoko auziak? Nola ulertzen dituzu zuk?». Galderei erantzunak bilatu nahi dizkiote.

Gaurkoan, Patricia Amigot NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak irakurri du Kaieraren hitzaurrea. Ondoren, Amigotek berak, Xabier Morras margolariak eta Fernando Armendariz Amnesty Internationalen Nafarroako ordezkariak utzi dute beren mezua. Euskal gizarte eta kulturan ezagun diren ehun lagun eta eragilek egin dute bat ekimenarekin, eta gaur mezua utzi dutenak horietako hiru dira. Besteak beste, Bernardo Atxaga idazleak, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, zein Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunak egin dute bat ekimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.