R.A.S.D. Adiskidantzarako Nafar Elkarteak bultzatuta, hamaseigarren aldiz, Iruñetik abiatu da Sahararen aldeko karabana. Apirilean iritsiko dira Argeliako Tindufeko kanpamentuetara. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako zenbait udalek, Ikastolek, enpresek eta Nafarroa Oinezek lagunduta, hamaika material eramango dituzte hiru kamioietan.
Helburua nazioarteak erakutsitako "pasibotasunaren" aurrean "bereak dituen baliabideak lapurtu eta bere lurrraldeetan libreki bizitzeko eskubidea ukatu zaion herrialde bati laguntza eskaintzea" da.
Materialak
- Botikak
- Gasolina andelak
- Eskola hornidurak (papera, liburuak enkuadernatzeko gailuak, irakaskuntzarako materiala, etab.)
- Argiketari eta iturgintza lanetarako materialak
- Ura eguzkiaren energia erabiliz berotzeko sistemak
- Arropa
- Osasun hornidurak