Gizartea

Iruindar bat atzeman dute Madrilgo aireportuan, 6,6 kilo kokainarekin

2008ko uztailaren 3a
15:24
Entzun
Espainiako Poliziak gaur jakinarazi duenez, 32 urteko gizonezko iruindar bat -J.M.E.- atxilotu zuen asteartean Madrilen, Barajas aireportuan, 6,6 kilo zituela. Uruguaitik zetorren iruindarra, Poliziaren arabera.

Martxoan hasi zuen ikerketa, eta hura Montevideora bidaiatzekoa zela jakin zuten. Iragan asteartean Uruguaitik -hona Buenos Airestik joan zen- Madrilera iristekoa zela-eta, Barajasen kontrol neurriak jarri zituzten, gaztea identifikatzeko eta miatzeko. Droga, plantxa batzuen barruan zeukala esan du Poliziak.

Ondoren Iruñera eraman zuten, bere etxebizitza miatzera. Arrotxapea auzoan dauka etxea.

Poliziak dioenez, gizonezkoak kokaina Iruñeko sanferminetarako saltzeko asmoa zeukan, eta kopuru horrekin 130.000 dosi osa daitezkeela.

Lehendik bi aldiz atxilotu izan dute, agiriak faltsutzea eta etorkinak modu irregularrean hartzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.