6 eta 11 urteko bi neskatori sexu erasoa egin zielakoan, 28 urteko gizonezko iruindar bat atxilotu zuen larunbatean Guardia Zibilak.
Joan den larunbatean, hilaren 29an, gizonezko batek 6 urteko alabari eraso ziola salatu zuen aitak, etaerasoa martxoaren 15 eta 27 bitartean gertatu zela zehaztu zuen, eurak bizi diren Nafarroako herrian. Ikerketa hasi, eta 28 urteko E.J.M. atxilotu zuen Guardia Zibilak egun berean.
6 urteko neskaren kontrako erasoagatik ez ezik, denbora epe horretan gertatu zen 11 urteko beste baten aurkakoagatik ere inputatu dute. E.J.M.k aurrekariak ditu beste antzeko eraso batzuengatik.
28 urteko gizonezkoa espetxeratzeko agindu du epaileak.
Iruindar bat espetxeratu dute bi adingabekori sexu erasoa egitea egotzita
6 eta 11 urteko bi neskatoren kontrako erasoa leporatzen diote 28 urteko gizonezkoari. Larunbatean atxilotu zuen Guardia Zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu