Sanferminak

Iruindar bat oso larri, eraso batengatik

Estatubatuar bat da ustezko erasotzailea; Udaltzaingoak atxilotu du.

2014ko uztailaren 14a
13:37
Entzun

Igandeko entzierroaren ostean gertatu zen erasoa, Estafeta kalean: gizonezko batek bortizki jo zuen beste bat buruan, eta, ondorioz, konorterik gabe gelditu zen, lurrean etzanda. Anbulantzian eraman behar izan zuten Nafarroako Ospitale Gunera.

41 urteko Iruñeko bizilaguna da erasotua; atzo, premiaz egin zioten ebakuntza buruko odol isuria sendatzeko, eta oso larri dago. Erasotzailea, berriz, 24 urteko estatubatuarra da, eta udaltzainek atxilotu zuten erasoa gertatu zen lekuan bertan; laster utziko dute epailearen esku; bitartean, gertatua argitzeko ikerketa abiatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.