Irujok irabazi du lau t'erdiko finala

22-8 nagusitu zaio 'Bengoetxea VI.a'-ri.

2010eko uztailaren 7a
13:48
Entzun
Bigarrenez irabazi du Juan Martinez de Irujok San Fermin torneoko lau t'erdiko txapelketa. 22-8 nagusitu zaio Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a-ri finalean. Hamasei tanto egin ditu. Labriten jokatu dute partida, gaur eguerdian.

Irujok ostiralean Aspeko adarreko finalean Abel Barriola gainditu zuen (22-9), eta Bengoetxeak Patxi Ruiz larunbatean Asegarcekoan (22-11).

San Fermin torneoko lau t'erdiko laugarren finala izan du Irujok, aurrena Bengoetxeak.

Binakakoa, gaur gauetik

Gauean jarraituko du Iruñeko feriak (22:15, ETB1), orduan ekingo diotelako binakako torneoko lehiari. Lehen partidan, A multzoko bi bikote izango dira aurrez aurre: Berasaluze VIII.a eta Begino ariko dira Gonzalez eta Zubietaren aurka. Partida horretako galtzaileek Bengoetxea VI.aren eta Ruizen aurka jokatuko dute etzi. Irabazleek, berriz, hilaren 11n neurtuko dituzte indarrak multzoko hirugarren bikotearekin.

B multzoa ere berdin garatuko da. Bihar, Titin III.ak eta Barriolak jokatuko dute Saralegi eta Apraizen aurka. Azken horiek dira torneoko berritasun nagusia. Biek maila ona eman zuten binakakoan, Olaizola I.a eta Ruiz ordezkatu zituztenean. Galtzaileek Irujo eta Beroizen -multzoko beste bikotea- kontra jokatuko dute hilaren 10ean, eta irabazleek, berriz, hilaren 12an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.