politika

Irun eta Zumarraga arteko tren sarea ireki dute, lehergailurik aurkitu ez dutelako

Ustez ETAk egindako bonba abisuagatik itxi dute trenbidea, lagun batek 10:20ean hiru lehergailu daudela ohartarazi ostean.

2009ko urriaren 8a
16:47
Entzun
Ertzaintzaren arabera, gaur 10:20an ETAren izenean hitz egiten zuen lagun batek Irun eta Zumarraga arteko (Gipuzkoa) Renferen tren sarean hiru bonba daudela ohartarazi du eta, abisuaren ondotik, 11:45ean Irun eta Zumarraga arteko trenbidea eten egin dute. Hala ere, dagoeneko bi herrien arteko bidea ireki dute, lehergailurik aurkitu ez dutelako. 13:00etan Irun eta Donostia arteko bidea ireki dute, eta 13:45ean, berriz, Donostia eta Tolosa artekoa, eta 15:00ak inguruan Tolosa eta Zumarraga bitartekoa.

Deitzaileak ez du zehaztu zein puntutan leudekeen lehergailuak, ezta zein ordutan lehertzekoak liratekeen ere; beraz, tarte horietako trenbide sarea miatzen aritu da Ertzaintza.

Tolosako San Frantzisko kalea itxi dute bonba abisuagatik

Tolosan (Gipuzkoa) San Frantzisko ibiltokiko gune bat itxi dute gaur goizean, bonba abisua dela-eta. Ertzaintzaren arabera, 10:45 inguruan dei baten bitartez Renfeko geltokirako bidean kokatuta dagoen telefono kabinan bonba dagoela ohartarazi dute eta, ondorioz, inguruko dendak itxi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.