Arratsaldeko 19:30etan hasiko da festa Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Lehendabizi, Nafarroa Oinez eguneko bideo bat emango dute, eta, ondoren, ikastolako gurasoek prestatutako zirko ikuskizuna izango da. Azkenik, ETBko Betizu taldeak parte hartuko du festan. Helduen sarrerak bi euro balioko du eta haurrenak bat.
Horrenbestez, eguraldiak hondatutako Nafarroa Oinez-en ondorengo diru bilketa kanpaina amaituko dute Arangoiti ikastolakoek, eta Lizarrako Ikastolari —datorren urteko Nafarroa Oinez-en antolatzaileari— emango diote lekukoa. Dena den, Arangoitiri laguntzeko kontu zenbakiek irekita segituko dute. Honakoak dira: Euskaldiko Kutxako 3035 0058 35 0580077630, Gipuzkoa Donostia Kutxako 21010381 05 0011331584, Nafarroako Rural Kutxako 3008 0042 511203795925, Nafarroako Kutxako 2054 0041 86 9134923815, eta Santander Central Hispanoko 0049 2572 24 2514210130.
Nafarroa Oinez 2003
Irunberriko Arangoiti ikastolaren aldeko enkanteak aurrera segitzen du
Ordu gutxi falta dira Irunberriko (Nafarroa) Arangoiti ikastolaren alde egiten ari diren enkantea amaitzeko. Hala ere, hainbat euskaltzale ospetsuk oparitutako gauzak daude oraindik salgai, eta haiek eskuratzeko parada, eta, bide batez, Arangoiti ikastolari laguntzekoa oraindik bada gaur arratsaldea arte. 902013883 telefonora deitu behar da. Haizeak eta euri jasak hondatu zuten Irunberriko Nafarroa Oinez, baina 'Euroak euri, eutsi ametsari' kanpainaren bidez milaka euskaltzaleren laguntza jaso dute Arangoitikoek. Gaur amaituko da kanpaina hori Iruñean haurrentzako egingo duten ikuskizun batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu