AUZITEGIAK

Irunberriko EH Bilduko bi zinegotzi inputatu dituzte, "terrorismoa goratzea" egotzita

Beste bi lagun ere inputatu dituzte, abuztuaren 30ean jaietan ikurrei eginiko omenaldian "terrorismoa goratu" zutelakoan.

2015eko irailaren 14a
08:25
Entzun

Iraide Ongai eta Daniel Perez EH Bilduko zinegotziak dira inputatuak, Patxi Alzueta eta Garazi Labianorekin batera. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak txosten bat igorri du Auzitegi Nazionalera, jakinaraziz Irunberrin presoen aldeko manifestu bat irakurri zutela jaietan, horien alde topa egin eta pankarta bat zabaltzearekin batera.

Auzipetuek agerraldi bat egin dute, deliturik egin izana ukatzeko. Beren ideiak "errespetuz eta elkarbizitzaz, lau haizeetara adierazteko askatasun osoa" dutela nabarmendu dute: "Argi dugu errespetuz jardun eta norbere nortasunarekin kontsekuente izatea Irunberriko herritar guztien izaera dela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.