Irundarren %72k uste dute irtenbidea bilatu behar zaiola alardearen auziari

2015eko martxoaren 4a
15:29
Entzun

Zatiketa gainditzeko irtenbide baten alde daude Irungo herritarren %72. Datu hori eman du Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak bultzatuta Irunen Alardeari buruz egin duten azterketak. Irtenbide hori bilatzearen aldekoen artean, batik bat, gazteak, alaba txikiak dituzten gurasoak eta alarde mistoaren aldeko herritarrak daude.  

Irtenbide horien bila, aldeen arteko elkarrizketaren alde leudeke %63. Herritarren %57k, berriz, herritarren parte-hartze prozesu bat bultzatuko lukete.

Izan ere, gaur egungo egoerarekin, hau da, bi alardeekin, herritarren %15 soilik daude konforme; %48k soilik alarde mistoa egitea nahi dute; %22k, ordea, alarde mistoa nahiago dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.