Bart gauean, 21:00etan, 19 urteko gazte bat hil zen Iruñeko Iturrama auzoan, Ezkirotz kalean. Gaztea eraikinaren teilatuan zegoen, baina egiturak ez zion haren pisuari eutsi, eta amildu egin zen. Gaztea 11 pisuko altueratik behera erori zen, eraikinaren barnealdeko patiora.
Larrialdi zerbitzuak ezbeharra gertatu zen lekura joan ziren, baina ezin izan zuten ezer egin gaztearen bizia salbatzeko. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ikerketa zabaldu dute zer gertatu den argitzeko.