U-30 GREBA OROKORRA

Iruñean atxiloturikoen senide eta lagunei oldartu zaie Foruzaingoa

Grebako protestetan atxilotu zituzten grebalariei elkartasuna erakusteko, jendetza bildu da Iruñeko epaitegiaren aurrean, eta Foruzaingoa oldartu egin zaie. Polizia etxera eraman dute gazte bat. Atzo atxiloturiko gazteak aske dira.

Guardia Zibilak hainbat lagun atxilotu zituen atzo, Morea merkatal gunean. IñIGO URIZ / FOKU
2020ko urtarrilaren 31
16:15
Entzun

Greba orokorrean Morea merkataritza gunean egindako protestetan bederatzi lagun atxilotu zituzten atzo, eta, gaur, epaitegiaren aurrean bildu dira herritar batzuk, eurei babesa erakusteko. Ahotsa.info komunikabideak sare sozialen bidez zabaldu duenez, oldartu egin zaie Foruzaingoa, eta beste gazte bat polizia etxera eraman dute. Atzo atxiloturikoak aske dira. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.