Protesta

Iruñean atxilotutakoen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Gurasoen ekinbidez eratutako Etorkizunaren Alde plataformak antolatu du, Errenterian.

Atxilotuen aldeko manifestazioa, uztailean, Errenterian. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 11
19:29
Entzun

Martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten Errenteriako (Gipuzkoa) lau gazteen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Errenteriako Herriko plazan. Atxilotu zituztenetik, Iruñeko kartzelan daude preso haietatik hiru. Laugarrenak, adingabea izaki, Adingabeen Fiskaltzan deklaratu zuen, ekainean.

Bost hilabete betetzera doaz atxilotu zituztenetik, eta gurasoen ekinbidez sortutako Etorkizunaren Alde plataformak bi eskaera nagusi aldarrikatzeko deitu du elkarretaratzera: martxoaren 11n Iruñean jazo ziren gertakariak ezin direla «terrorismotzat» jo eta gazteek libre geratu behar dutela.

Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere gain hartua du kasua. Hala erabaki zuen Auzitegi Gorenak, Errenteriako lau gazteek «terrorismo» delituak egin zituztela iritzita. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegiko magistratuak apirilean berretsi zuen, hain zuzen, Iruñean izan ziren istiluak «terrorismo» izan zirela, eta Gorenak ekainaren 14an hartu zuen erabaki hori. Aurretik, Nafarroako Lurralde Auzitegiak apirilaren 12an ebatzi zuen ezin direla gertaerok «terrorismotzat» jo, eta Iruñean epaitu beharko liratekeela. Lamelaren ustez, istiluek «bake publikoa urratu zuten, eta pertsonen osotasun fisikoa arriskuan jarri».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.