Iruñeko Atzerritarren bulegoko itxaronaldi luzeak salatu dituzte

Agiriak eta Eskubideak Denontzat eta Nafarroako SOS Arrazakeria plataformak deituta 25 lagun inguru bildu dira Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegaritzaren ondoan.

Iruñean gaur goizean egin duten protesta. IñIGO URIZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko irailaren 24a
15:59
Entzun

Iruñeko Atzerritarren Bulegoan ematen diren hitzorduen atzerapenak "onartezinak" direla salatu dute gaur goizean Nafarroako SOS Arrazakeria eta Agiriak eta Eskubideak Denontzat plataformek Iruñean egin duten protestan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen delegaritzaren ondoan egin dute protesta eta Jose Luis Arasi delegatuari atzerapen horien aurrean esku hartu eta  "berehalako konponbidea" emateko eskatu diote.

Atzerapen horiek eskatzaileak itxaronaldi luzeetara kondenatzen dituztela salatu dute bi elkarte hauek. Nazioarteko Babes eskaeretan hamahiru hilabete arteko itxaron aldia dela salati dute eta errotze sozialeko eskaeretan, berriz, bortz hilabete arteko atzerapena. Kasu horretan, gainera, erantzunaren itxaronaldia hiru hilabete artekoa dela salatu dute. Atzerapen horrekin hiru urte edo gehiago egoera irregularrean egon den pertsona batentzat erregularizazioa "ia ezinezkoa" dela salatu dute. Familia berriro elkartzeko kasuetan lau bortz hilabeteko itxaron aldia dela gaineratu dute.

Bi plataforma hauek adierazi dutenez, atzerapen hauek eskaera egiten duten pertsonen eskubideen aurkakoak dira: "Eskatzaileen eskubideak hausteaz gain beraien zaurgarritasun juiridko zein soziala handitzen dute". Atzerritarrentzako Bulegoan beharrezko lan baliabideak jarrita arazoa konpontzeko aukera dagoela gaineratu dute. 

Elkarretaratzearen ondoren, bi plataformetako ordezkariak eskaera erregistratu dute Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako bulegoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.