Politika

Iruñeko epaileak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Altsasuko auzia

Epailearen erabakiaren berri jakin aurretik jakin da Altsasuko gertaerei buruzko txostena igorri diola Guardia Zibilak Auzitegi Nazionaleko epaileari, eta lehen "terrorismoa" ikusten ez zuten lekuan orain badagoela dio. Auzia "terrorismoarekin" lotzea da hura Madrilen ikertzeko modua.

Urriaren 22an Altsasun manfestazioa egin zuten Poliziaren azpijokoa salatzeko. JAIZKI FONTANEDA
2016ko azaroaren 9a
17:30
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio epaitegiak bere gain hartu zuen Altsasuko gertaerei buruzko auzia, eta Carmen Lamela magistratuak Guardia Zibilari eskatu zion Nafarroan eta Altsasuk bere poliziek "jasaten duten jazarpenari" buruzko txostena igortzeko.

Iruñeko Guardia Zibilaren komandantziak egindako txostenak Lamelaren tesia "indartzen" duela aipatu dute epaitegiko iturriek, albiste agentzien arabera. Lamelak urriaren 25ean kaleratutako txostenak arrazoitu zuen Altsasuko gertaerak terrorismo delituarekin lotzeko nahikoa zantzu zeudela. Arrazonamendu hori funtsezkoa izan zen Auzitegi Nazionalak ikerketa bere gain hartu eta Iruñeko instrukzio epaitegiari kentzeko. Iruñeko auzitegiak gaur eman du amore; inhibitu egin da, eta Madrilen esku utzi du auzia.

Foruzaingoaren atestatuaren arabera, urriaren 15eko goizaldean izandako gertaerak taberna giroko istiluak izan ziren, eta Guardia Zibilak une hartan bidalitako txosten batean ondorioztatzen zen ez zegoela terrorismo deliturik.

Dena den, Guardia Zibilak urriaren 15etik bere bertsioa aldatu du. Hasiera batean zabaldu zuen 50 lagunek jo zituztela bi guardia zibilak eta euren bikotekideak. Aurrerago, Iruñeko epaileari igorritako txostenean zioen ez zela izan eraso planifikatua eta ez zutela 50 lagunek parte hartu. Orain, berriz, iturri juridikoen arabera, terrorismo erasoarekin lotu nahi du berriro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.