Iruñeko fusilatuak omenduko dituzte etzi, Ziudadelan

2015eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak Iruñean hildakoak omenduko dituzte, larunbatean, eguerdian, Nafarroako hiriburuko Gaztelugibelen. Iruñean, 308 pertsona hil zituzten 1936ko estatu kolpea gertatu eta gero. 3.400 baino gehiago hil zituzten Nafarroa osoan. Denak izanen dituzte gogoan omenaldian. Nafarroako memoria historikoari buruzko legea garatzeko beharra nabarmendu zuen elkarteko buru Olga Alcegak, atzo, ekitaldiaren aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.