Espainiako Harreman Instituzional eta Lurralde Koordinazioko zuzendariordeak ukatu dio baimena Nafarroako parlamentari talde bati, eta gaur izan dute ezekoaren berri parlamentuko Bozeramaileen Batzordean. Erabakia ezagutu ostean, adostu dute Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eskatzea azaltzeko zergatik eman duen Madrilek ezezkoa, beste batzuetan baiezkoa eman baitiete espetxera bisitan joateko eskariari.
Bestalde, mahaian onartu dute Auzitegi Nazionalean epaitzekoak diren herritarrak legebiltzarrera joatea, bertan azal dezaten haien atxiloketa, inkomunikazio aldia, tortura eta egoera judiziala. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoei esker joango dira legebiltzarrera; kontra bozkatu dute UPNk eta PPNk, eta abstenitu egin da PSN.